Osasuna
Ondo pasatuz
Mugituz
Lanean
Informazioa lortuz
Gizartean parte hartuz
Familian
Etxean
Erosketak egitean
Liburuak
Filmak
cd-ak
ZER DA EKIH - EdPAC?

Ekimen Kritikoa Izateko Heziketa - EdPAC - aberasteko asmorik gabeko elkartea da. Gizartearen esku-hartzearen alde arlo ezberdinetan lan egiten zuten zenbait lagunek sortu zuten 2003ko urtarrilean.

 

Kideek ez dute ezer kobratzen lanaren truke. Diru-sarrera guztiak ekitaldiak ordaintzeko izaten dira.

 

Elkartearen gunea Barcelonako probintzian sortu zen. Gaur egun laguntzaileak ditu Euskal Herrian eta Galizian.

 

Askoren ekintza parte-hartzailea da gure elkartearen lan-ildoa. Bestelako globalizazioa delakoaren beste arlo bat.

 

Tokian-tokiko ekimena eta komunitate osokoa, biak bateratzen ditu.

 

EKIH ( EdPAC ), Ekimen Kritikoa Izateko Heziketa, G 630 821 35 IFZ duen erakundea, Generalitataren Justizi Saileko Erregistroan onartuta dago 27.436 zenbakiaz.

 
Legezko helbidea honakoa da:  Sant Pere més Alt, 31, 2n3a, 08003 Barcelona. Posta bidezkoa HEMEN aurkituko duzu.
 

HELBURUAK

·

Irizpide eta ekimen kritikoak sustatzea.

   
·

Gizarte-eragileen esku bitartekoak jartzea gaurko gizartearen aurrean jarrera kritikoa gorpuzteko aukera egingarrien bidez.

   
·

Denon inplikazioa eta parte-hartzea sustatzea eta horrela etengabeko ekintza eraldatzailea lortzea.

   
  Aintzat hartzea eguneroko gure jarduera baita inguruan zein gainerako pertsonengan duen eragina ere.
   
·

Heziketarako materialak egin eta zabaltzea.

   
·

Publizitatearen eta hedabideen manipulazioaren jakitun izanik, horretaz babestuko gaituen iritzi kritikoa piztea.

   
·

Kontsumo arduratsu, ekologiko eta iraunkorrean oinarrituriko bizimodua suspertzea.