| LARRIALDIETARA JOAN BEHAR DUZU |
+ Ideiak Osasuna |
| Ziurrenik ordu batzutan itxaron beharko duzu, batez ere duzuna oso larria ez bada. |
| Zenbaiti gustatzen zaien bezala itxaron beharragatik purrustaka egon beharrean, baloratu ezazu -ordu gutxitan- aditu onek arreta egitea den luxua. |
 |
| |
| ZURE DISCMAN-A ERAMATEN DUZUNEAN |
+ Ideiak Ondo pasatuz |
| Hasteko, emakumea bazara ohitu zaitez zu "Discwoman" esaten eta ohitu itzazu gizonezkoak horrela entzuten. |
| Ziur funda prestatzen duzula, cd batzuk hartu eta aurikularrak libratzen dituzula. Ekologiari ere kasu egin, pilak kargatzekoa eta birkargatzeko bi ordezko ere eraman bidaiara. |
 |
| |
| EZ ZAIZKIZU TURISTA BATZUK GUSTATZEN |
+ Ideiak Mugituz |
| Agian gogaitu egiten zaitu lur eremuak inbaditzea, argazki eta bideoekin guztia etxera eramaten saiatzea, jarrera harroa izatea, diruaz nahi dutena egin dezaketela uste izatea. |
| Gogoratu bidaiatzen duzun bakoitzean zu zara turista –gustatu ala ez-. Beste herri edo kulturetara hurbiltzen bazara ez ezazu gorroto duzuna egin, errespetuz eta arduraz ibili besteen lurretan. |
 |
| |
| LANBIDE EZBERDINEN ARTEAN ZALANTZAK |
+ Ideiak Lanean |
| Lanak duintasuna edo alienazioa, bizitza eman edo bizitza bera garraztu dezake. |
| Ahal baduzu, eragin soziala duena –gizatiarrarekin kontaktuan egonez- edo lurrarekin kontaktua duena –naturan lanean- aukeratu. |
 |
| |
| ETXEKO IXILTASUNA AHOTSEKIN APURTZEA GUSTATZEN ZAIZU |
+ Ideiak Informazioa lortuz |
| Telebista ikusteko asmatu da (belarridun eserlekuan geldirik) |
| Telebista irratiagatik aldatu. Arreta gutxiago eskatzen du eta gauza gehiago egin daitezke: zikindu edo garbitu, ordenatu edo desordenatu. |
 |
| |
| PISU EDO ETXE HAUNDIA DUZU |
+ Ideiak Gizartean parte hartuz |
| Pertsona batek energia gehiago kontsumitzen du bakarrik edo leku handi batean bizi denean. |
| Zure etxeko paretak, azulejoak, iturriak eta lanparak behar duten ezagunekin elkar hartu. |
 |
| |
| INMIGRAZIORIK GABEKO, EDO GUTXIKO LEKUAN BIZI ZARETE |
+ Ideiak Familian |
| Kolorebakarreko gizartea amaitu zen (txuri-txuria). Kolore guztietako pertsonak gero eta gehiago gara kalean. |
| Etnia asko dagoen lekuan bizi ez zaretenez, seme-alabak aniztasun hau dagoen auzoetara eraman bertan ikus eta ikas dezaten. |
 |
| |
| TXIMINIA DUZU |
+ Ideiak Etxean |
| Tximinia munduko telebista onena, pentsamenduetan galtzeko musa hoberena eta bero goxoena da. |
| Baina bere ezaugarriak direla eta bero eta energia asko alperrik galtzen da. Kristal batekin itxi -iparraldeko lurretan egiten den bezala- egur gehiago aprobetxatuko duzu. |
 |
| |
| ORBAIN TXIKIAK DITUEN FRUTA |
+ Ideiak Erosketak egitean |
| Nekazal kooperatibek baldintza onetan dagoen baina kolpe txikiak dituen fruta asko botatzen dute kontsumitzaileek nahi ez dituztelako. |
| Zure saskirako aukeratu eta hartu (perfektua den frutak prozesu industrial baten emaitza dirudi). Orbaina gustatzen ez bazaizu talko hautsa, makillaje orlegia -sagarra bada- edo laranja -mertxika bada- jarri. |
 |
| |
|