Osasuna
Ondo pasatuz
Mugituz
Lanean
Informazioa lortuz
Gizartean parte hartuz
Familian
Etxean
Erosketak egitean
Liburuak
Filmak
cd-ak
Lagundu iezaguzu gure ideiak hobetzen. Zabaldu itzazu zeureak. Bidali mezua hona: ong(a)edpac.org
LARRIALDIETARA JOAN BEHAR DUZU
Ziurrenik ordu batzutan itxaron beharko duzu, batez ere duzuna oso larria ez bada.
Zenbaiti gustatzen zaien bezala itxaron beharragatik purrustaka egon beharrean, baloratu ezazu -ordu gutxitan- aditu onek arreta egitea den luxua.
 
ZURE DISCMAN-A ERAMATEN DUZUNEAN
Hasteko, emakumea bazara ohitu zaitez zu "Discwoman" esaten eta ohitu itzazu gizonezkoak horrela entzuten.
Ziur funda prestatzen duzula, cd batzuk hartu eta aurikularrak libratzen dituzula. Ekologiari ere kasu egin, pilak kargatzekoa eta birkargatzeko bi ordezko ere eraman bidaiara.
 
EZ ZAIZKIZU TURISTA BATZUK GUSTATZEN
Agian gogaitu egiten zaitu lur eremuak inbaditzea, argazki eta bideoekin guztia etxera eramaten saiatzea, jarrera harroa izatea, diruaz nahi dutena egin dezaketela uste izatea.
Gogoratu bidaiatzen duzun bakoitzean zu zara turista –gustatu ala ez-. Beste herri edo kulturetara hurbiltzen bazara ez ezazu gorroto duzuna egin, errespetuz eta arduraz ibili besteen lurretan.
 
LANBIDE EZBERDINEN ARTEAN ZALANTZAK
Lanak duintasuna edo alienazioa, bizitza eman edo bizitza bera garraztu dezake.
Ahal baduzu, eragin soziala duena –gizatiarrarekin kontaktuan egonez- edo lurrarekin kontaktua duena –naturan lanean- aukeratu.
 
ETXEKO IXILTASUNA AHOTSEKIN APURTZEA GUSTATZEN ZAIZU
Telebista ikusteko asmatu da (belarridun eserlekuan geldirik)
Telebista irratiagatik aldatu. Arreta gutxiago eskatzen du eta gauza gehiago egin daitezke: zikindu edo garbitu, ordenatu edo desordenatu.
 
PISU EDO ETXE HAUNDIA DUZU
Pertsona batek energia gehiago kontsumitzen du bakarrik edo leku handi batean bizi denean.
Zure etxeko paretak, azulejoak, iturriak eta lanparak behar duten ezagunekin elkar hartu.
 
INMIGRAZIORIK GABEKO, EDO GUTXIKO LEKUAN BIZI ZARETE
Kolorebakarreko gizartea amaitu zen (txuri-txuria). Kolore guztietako pertsonak gero eta gehiago gara kalean.
Etnia asko dagoen lekuan bizi ez zaretenez, seme-alabak aniztasun hau dagoen auzoetara eraman bertan ikus eta ikas dezaten.
 
TXIMINIA DUZU
Tximinia munduko telebista onena, pentsamenduetan galtzeko musa hoberena eta bero goxoena da.
Baina bere ezaugarriak direla eta bero eta energia asko alperrik galtzen da. Kristal batekin itxi -iparraldeko lurretan egiten den bezala- egur gehiago aprobetxatuko duzu.
 
ORBAIN TXIKIAK DITUEN FRUTA
Nekazal kooperatibek baldintza onetan dagoen baina kolpe txikiak dituen fruta asko botatzen dute kontsumitzaileek nahi ez dituztelako.
Zure saskirako aukeratu eta hartu (perfektua den frutak prozesu industrial baten emaitza dirudi). Orbaina gustatzen ez bazaizu talko hautsa, makillaje orlegia -sagarra bada- edo laranja -mertxika bada- jarri.