Ondo pasatuz

Tarte libreak dituzu

0
14 maig 2011

Egunetik egunera aisi hutsal eta kontsumistara bidegabetzen gaituzte. Bideratu zeure burua! “Aisialdia” barik, “Hazialdia” baliatu. Zoaz museo edo erakusketa batera Historia, zientziak edo artea ikusi eta ikastera. Doanekoak badira, eraman andrea eta amandrea.
Leer más »

Zure discman-a eramaten duzunean

0
14 maig 2011

Hasteko, emakumea bazara ohitu zaitez zu “Discwoman” esaten eta ohitu itzazu gizonezkoak horrela entzuten. Ziur funda prestatzen duzula, cd batzuk hartu eta aurikularrak libratzen dituzula. Ekologiari ere kasu egin, pilak kargatzekoa eta birkargatzeko bi ordezko ere eraman bidaiara.
Leer más »

Musika artista batzuen lana oso baloratzen duzu

0
14 maig 2011

Erreza da gustuko dituzun bakarlari eta taldeen jatorrizko diskoak ez edukitzea. Joan zaitez kontzertuetara eta ahotsik gabe lotu zaitez oihuka eta abesteagatik (ez daitezela OTkoak izan, plis). Adrenalina igoera ikaragarria izateaz gain, musikari hauen mantenura lagunduko duzu (gaur egun, talde askok zuzeneko kontzertuetan baino ez dute dirua lortzen).
Leer más »

Herriko jaiak dira

0
14 maig 2011

Gaua luzea da, bero sargoria dago, eta gorputzak ura behar du. Zoaz barrara zeure edalontzia eskuan eta eskatu betetzeko. Azalpenak emateko gogorik ez baduzu, esan birziklaiak jotako gaixoa zarela.
Leer más »

Taberna batean eskatzerakoan

0
14 maig 2011

Enpresa multinazionalak edari gehienetan daude (eta gustu txarreko hondarra uzten dute) Galdetu lehenago edarien marka eta aukeratu zure ideiekin bat datorrena . saiatu zerbitzariari zure aukeraren zergatia azaltzen (futbola eta erregeen ezkontzez entzuteaz nazkatuta dago eta).
Leer más »

Txateatzea gogoko duzu

0
14 maig 2011

Txatean emandako denboran ezin izan duzu zure jendearekin egon. Lotu berarekin edo beraiekin. Eta jarriozu aurpegia kontu horri. Eta ikusten dituzunean esan: Epa txata, kaixo txato.
Leer más »

Musika tresna bat jotzen ikasi nahi duzu

0
14 maig 2011

Baina ez dakizu zein aukeratu. Hautuan, hartu kontuan zeinek sortzen dituen lokarriak (kitarrak…), zeinek elkarlana (perkusioak…) edo tradizioa.
Leer más »

Jatetxean zerbitzatutako guztia ez duzu jan

0
14 maig 2011

Hondakinez ez kroketarik, ez enpanadilarik, ez suflerik egingo dute: zuzen zaborrera. Janaria ondasuna da. Lehengaiak aukeratzeak eta sukaldatzeak lana eskatzen dute, eta ez nolanahikoa. Gogoan izan: Begiez baizik, hobe ahoaz jan.
Leer más »

“Gran hermano” ikusiz gozatzen duzu

0
14 maig 2011

Pedro, Laura, Tito, Luis, Vane edo María txontxongiloak dira, zuri eta zure aisiari trufa egiteko pentsatuak. Hartu trena eta zoaz urrun. Eman egunbete bakarrik eta zure baitako udazkena entzungo duzu. Maitatu zeure burua (horrela sendatuko zara).
Leer más »

Gimnasiora joaten zara

0
14 maig 2011

Zelulosa zuhaitzetatik datorrenez eta horrela jarraituz gero ez denez zuhaitz bat bera ere zutik geratuko Paper-biribilkiak erabiltzeari utz diezaiokezu (edo euren erabilera ahalik eta gehien murriztu) eta erabil itzazu eskuoihalak euren ordez. Edota zikin zaitez pixka bat, ez da ezer gertatzen eta!
Leer más »

Archivos