Gizartean parte hartuz

Garapen iraunkorra=garaipen iraunkorra

0
14 maig 2011

Enpresa handiak oinarrizkoak dira eta gobernuak ezinbestekoak. Baina egunerokoan, geu gara gure olio zaharraren arduradun, geuri dagokigu erabakitzea zer egin ordenadore zaharrarekin edo bipiak jotako egurrarekin. Eskatu iezaiozu autoa norbaiti. Tramankulu guztiak bertan sartu eta eraman itzazu Garbigunera. Irria aurpegian egingo dizute harrera, zakar piloren artean.
Leer más »

Diru gutxi-asko daukazu

0
14 maig 2011

Benetan tristea da sagutxuen patua. Aurreztu eta aurreztu, baina estolda-zuloetan bizi behar! Ez jokatu banken edo sagutxuen modura: banatu zure euroak (horretarako daude eta). Utz itzazu edo oparitu, eta iritziko diozu horri beraiek erabiltzeko erarik ederrena.
Leer más »

Pisu edo etxe haundia duzu

0
14 maig 2011

Pertsona batek energia gehiago kontsumitzen du bakarrik edo leku handi batean bizi denean. Zure etxeko paretak, azulejoak, iturriak eta lanparak behar duten ezagunekin elkar hartu.
Leer más »

Auzoan jaiak antolatzen dira

0
14 maig 2011

Gure etxeko lau hormetan sar gaitezela bultzatzen ari dira, gure auzokoez fida ez gaitezela, edo bosgarren pisuko ezkerrekoetaz txarto pentsa dezagula. Jaiak aprobetxatu, aulki bat kalera ateratzeko eta  anonimo horiekin harremanetan jarri. Egin dezagun auzoa  harremanez jositako gunea eta hain polita den hitz horrek izena emango dio: komunitatea.
Leer más »

Erakunderen baten lana miresten duzu

0
14 maig 2011

Gobernuz kanpokoko erakundeen independentzia, independentzia ekonomikoari lotuta dago. Egin zaitez edo egin ezazu kide. Beharbada zuretzat ez da asko izango baina  erakundearentzat bai. Zure hondar alea garrantzitsua da (Hondartzan hondar ale honek multipixel megazoom kamara digitala errez izorra dezake).
Leer más »

Salaketa mezuak bidali edo itzularazten dituzu

0
14 maig 2011

Zure kontaktuen helbide guztiak ikusten badira, “spam” edo zabor-posta bidaltzeko erabiliko dituzte putreek. Helbideak ez jarri “norentzat” hutsunean, “Bcc”-n baizik (ezkutuko kopia).
Leer más »

Bular handia ala txikia duzu, ileduna ala gabekoa

0
14 maig 2011

Txapak ez dira moda bat, pentsatzen duguna publikoki azaltzeko era bat baizik. Utzi sheriff izarra eta jar ezazu bularrean zure salaketa mezua edo proposamena duen txapa.
Leer más »

Basoa sutan ikusi duzu bihotza ukabil batean sartuta

0
14 maig 2011

Itzala, oxigenoa, aterpea, euria, humusa eta bizitza. Hori guztia eman diguten izakiak hil egin dira. Heldu aitzurrari, botak jantzi, lurrari erronka egin eta landatu zuhaitz bat (edo sostengatu horixe egiten duen elkarteren bat).
Leer más »

Gke bati dirua eman nahi diozu

0
14 maig 2011

Arazoen muinera jo ezean, alferrikakoak dira petatxu guztiak. Aukeratu, hortaz, justiziaren alde egiten duen erakunde bat, ez karitatearen alde (“txiroentzako babesa”). Bestetik, ez ditzagun soilik Hegoaldekoak lagundu, berton ere laguntza behar duenik badago-eta (heziketa-lanak, sentsibilizazioa, esku-hartze politikoa).
Leer más »

Gabonaldi jasangarria nahi duzu

0
14 maig 2011

Kontsumoak ez baitzaitu asetzen eta Gabonak ezberdinak izan beharko liratekeela uste baituzu. Eman begiratu bat EKIH-ren liburuskari. Gomendioak aurkituko dituzu bertan (Materialak atalean dago).
Leer más »

Archivos