Zenbat eta osatuagoak eta sofistikatuagoak, hainbat eta gutxiago laguntzen dute heziketan. Erabili zeure eskuak irakasteko umeei zelan egin jostailu bat euren eskuez. Ontzi potoak edo egur puskak badarabiltzazu, hobe.
Leer más »
Zenbat eta osatuagoak eta sofistikatuagoak, hainbat eta gutxiago laguntzen dute heziketan. Erabili zeure eskuak irakasteko umeei zelan egin jostailu bat euren eskuez. Ontzi potoak edo egur puskak badarabiltzazu, hobe.
Leer más »
Lastima da aldi labur baterako arropa berria erosi beharra. (Izan ere, arin batean koskortzen dira umeok!) Erabili berriro lagunen seme-alaben soinekoak eta galtzerdiak eta begiztak eta panpinak, zuretzat beren beregi gordeak. Trukean, merkataritza zuzeneko txokolatea oparitu (pikorrak egingo dizkie, esker onean).
Leer más »
Kolorebakarreko gizartea amaitu zen (txuri-txuria). Kolore guztietako pertsonak gero eta gehiago gara kalean. Etnia asko dagoen lekuan bizi ez zaretenez, seme-alabak aniztasun hau dagoen auzoetara eraman bertan ikus eta ikas dezaten.
Leer más »
Aluminiozko papera bukatzen ari da eta plastikozko poltsak beharrezkoak ez izateaz gain, zure seme-alaba kuttun horren ogitartekoak eramateko txerrikeri bat dira. Mireia eta Nuria edo Wilfredo eta Zacaríasek egiten duten bezala tapadun plastikozko ontziak erabil itzazu. Eta langabeziak jota bazabiltza, planteatu zure auzoan Tupperware janari herrikoi ederra eta hunkigarria.
Leer más »
Energia gehiago erabiltzeaz gain, jantzia lehenago hondatzen du. Termostatoaz ahaztu eta ur hotzez garbitu. Ikusi bestela poloan bizi diren hartz eta jaio berriak diren fokek zein txuria duten larrua.
Leer más »
Telebista neuronez elikatzen da. Gizakiok, ostera, proteinaz, hidratoz eta elkartasunez. Prestatu zopa musika giro lasaiaz, eta erabili begiak gainontzeko mahaikideen begiradez gozatzeko.
Leer más »
Elkarrizketa batek, korreo batek, ezta telefono dei batek ere, ez du eskutitz bat irakurtzeko plazerra ordezkatzen. Aldatu karta joko bat, luma, papera, irribarre edo malko, zigilu eta postontziagatik.
Leer más »
Adi! Halakoetan behin erabiltzeko bilgarri asko gastatu ohi ditugu. Berriz erabili plastikozko poltsak otartekoak eramateko. Aluminiozko paperean biltzen badituzu, ohartarzi umeak papera etxera itzultzeko. (Umeak ondo jagon eta ingurumena zaintzen irakatsiko diezu).
Leer más »
Lasaiago egotekotan (ezustekoak, istripuak…). Aukeratu erraz erabiltzekoa eta xehea, telefono eramangarria horrexetarako da-eta: deiak egiteko (ez bideo-jokoetan aritzeko, argazkiak ateratzeko edo mp3 kantak entzuteko).
Leer más »
Ez da ezinbestekoa pertsonak behar diren jaietan plastikoa barra-barra egotea. Gonbidatu gonbidatua etxetik platera, sardeska eta edalontzia ekartzen. Hala ez duzue behin erabiltzeko produkturik gastatuko (ingurunea hondatzen dutenak).
Leer más »